XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) aita be joan zan beragaz atarateko usteaz, baiña ez eban nai aitagaz be, ta izekogaz urteten eban jolas lekuetara.

Bere neskatilla lagunak eta beste askok, txera ta leunketa onakaz, egiten eben alegiña Eladi gogaldi onera aldatzeko, baiña gogo-illuna ta itzaltasuna etxakazan argituten.

Izekoagaz egurastera joan zan baten, topau eben aurrez aur Pontzen osagillea, ta au urreratu zanean Eladiri zerbait itandutera zaplada zoli bat emon eutsan neskatilla onek, arpegi illun-illuna ipiñirik, eta aida baten aldendu zan Pontzenen ondotik.

Izekogana joan ta amabostgarren egunean, neskamea erosketara ta izekoa mezatara zirean bitartean urten eban etxetik, eta joan zan Ondartzara.

Juana Marik, besartetu, ta emon eutsazan mosu batzuk, eta ganera, gosaritzat esne-sopa ederra.

Izekoa elizatik etxeratu, ta Eladi idoro ez ebanean, joan zan bere gurasoakana, baiña ez egoan an bere; gero Masima ta bera joan zirean enparantzara, ta ez eben idoro an be.

Ermokeni bere ageri eutsen zer jazoten zan, ta eurak eta aide guztiak asi zirean Eladi billatuten, batzuk andik, besteak emendik; oneek itxasertzera, areek atxik atx ta leku guztietara.

Erriko gizadiak jakin ebanean zer jazoten zan, goiko kalean bizi zirean batzuk esan eben ikusi ebela bakar-bakarrik Bermeorantz joaten.

Joan zirean bide orretatik, eta bide batez Ondartzan itandu eutsen neskameari: - Eladi gurea ikusi dozu emendik?.

- Bai, goian dago.

- Ez dogu jakin nora joan dan, ta estutasun mingarriak igaro doguz goizeon berori billatuten!.

- Zoaze gora.